argia.eus
INPRIMATU
Euskal Dantza
  • Tokian tokiko dantza tradizionalekin hasi eta abangoardiako antzerki fisikoraino, euskal dantzek nortasun bereziko eskaintza zabala dute. Euskal dantzen ikuspegi orokor hori jaso du Oier Araolazak idatzi eta Etxepare Institutuak argitaratutako Euskal Dantza liburuxkak.

dantzan.eus 2021eko ekainaren 02a
Argazkia: Etxepare Institutua

Euskal Dantza liburuaren bigarren edizioa da honakoa. Etxepare Euskal Institutuak hamabi kultur adierazpideri eskainitako bilduma sustatu zuen duela zortzi urte, eta, orain, bildumako lanen edizio berrituak plazaratzen ari dira. Dantzari buruzko lan honetan euskaldunon gorputz hizkuntza, euskal dantza da ardatz nagusia. "Egungo euskal dantzariak koreografia-ondare aberatsa eta sorkuntzarako dantza-lengoaia garaikidea eskura" dituela adierazi du Araolazak liburuan.

Neguko festetako eta inauterietako dantza tradizioekin hasi eta udako ezpata-dantzak eta trokeo-dantzetaraino, urtaro guztietan han hemen dantzatzen diren soka-dantzak eta aurreskuak ahaztu gabe, euskal dantzaren forma eta funtzioei begiratzen die lanak, baina horiek gorpuzten dituzten talde eta protagonistei ere.

Liburua online eskuratu daiteke (pdf) hiru hizkuntza aukerarekin, euskarazko testu nagusia dute guztiek eta ingeles, frantses eta gaztelerazko itzulpenak dituzten aldaerak hautatu daitezke:

Atalak
  • Euskal dantza, euskaldunon gorputz-hizkuntza
  • "Pas de basque"
  • Neguko festak, inauteriak dantzan
  • Negua joan, uda etorri, eta dantzan berriz
  • Dantza tradizionalaren loraldia
  • Dantzaldi gidatuak eta dantzazaleak
  • Euskal dantzarien diaspora
  • Dantza-maitaleak
  • Sortzaile-glokalak
  • Dantza-egutegia
  • Bibliografia laburra

 

Fitxa

Euskal Kultura Saialaren edizioa: Etxepare Institutua

Testua: Oier Araolaza Arrieta CC-BY-SA

Itzulpenak: Cameron Watson (eng), Joana Pochelu (fr) eta Ibon Plazaola (es)

Edizioa: Miriam Luki Albisua

Maketazioa: Infotres

Diseinua: Mito.eus

Azaleko argazkia: Ekaitz Zilarmendi

 

Euskal Dantza

Oier Araolaza Arrieta

Etxepare Institutua, 2021