argia.eus
INPRIMATU
Euskadiko Futbol Federazioak abenduaren 12an bozkatuko du FIFAn sartzeko eskaera
  • Baiezkoa aterako balitz, Espainiako Futbol Federazioak erabakia berretsi eta FIFA-ra tramitatu beharko luke. Hori gertatu ezean, nazioarteko kirol epaitegietara jo beharko litzateke.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko azaroaren 29a
Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka Mendizorrotzan urrian jokatu zuen lagunarteko partida.

Euskadiko Futbol Federazioak abenduaren 12an bozkatuko du FIFA eta UEFA erakundeei nazioarteko federazioen artean sartzeko eskaria egin ala ez. Durangon urteroko batzar orokorrean egingo dute bozketa.

Euskal selekzioak ofizialtasuna lortu eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko duen irrika aspaldiko kontua da. Aurreko urteko batzarrean ere mahai gainean jarri zen gaia, baina atzeratu egin zuten informazio gehiago eta prestakuntza hobea behar zutelako. Hainbat bilera informatiboren ostean eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Sailaren babesarekin bozketara eramateko prest dago jadanik.