Alain Rousset Akitakiako presidente ohiaren lekua hartuko du astelehenean Euskal Autonomi Erkidegoko lehendakari Iñigo Urkulluk. Euskadi-Akitania euro-eskualdeko presidente izendatuko dute.
Akitaniako Eskualde Kontseiluan, Bordelen egingo den bileran gauzatuko da kargu aldaketa. EAEko eta Akitaniako presidenteek etorkizuneko egitasmoak elkartrukatu eta egun gauzatzen ari diren proiektu mugakideak aztertuko dituzte.
Besteak beste, Abiadura Handiko Trenaren obrak gainbegiratuko dituzte, Bordelen egiten ari diren obrak ikusteko antolatutako hegaldian.
Eragile sozio-ekonomiko eta kulturalekin eta Akitaniako alkate eta parlamentariekin ere bilduko dira Urkullu eta Rousset.
Unibertsitate, kultura, ekonomia eta ikerketa gaietan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu zuten bi mandatariek martxoan Ajuria Enean egin zuten bilkuran, eta astelehenean horiek ikuskatu eta berretsiko dituztela adierazi dute. Konpromisoen erakusgarri dira euro-eskualdeak proiektu mugakideei 2014rako eskainiko dizkion 900.000 euroak.