Korrikaren 19. edizioak irauten duen bitartean “.eus” domeinuak merkeago eskuratu ahalko dira.
Zehazki, martxoaren 19tik 31ra bitartean iraungo du eskaintzak: tarte horretan euskara eta euskal kultura ikustarazteko sortu zen domeinua 29,95 euroan lortu ahalko da.
PuntuEUS elkarteak bere webgunean eman ditu eskaintzen xehetasunak, erregistradore bakoitzaren berritze-tarifak eta eskaintzaren ezaugarriak zehaztuz.