argia.eus
INPRIMATU
‘.eus’ domeinua, publiko zabalarentzat eskuragarri abenduaren 3tik aurrera
  • Euskararen Nazioarteko Egunean 1000tik gora '.eus' domeinu-izen aktibatuko dira, PuntuEus Fundazioak adierazi duenez. Abiarazte-aldian erregistratu dira guztiak. Orduan abiatuko da domeinua eskuratzeko fase irekia ere.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko azaroaren 14a
Euskarari sarean bultzada eta ikusgarritasuna ematea da ‘.eus’-n sustatzaileen asmoa. (Arg: domeinuak.eus)

92 aitzindarik aktibatu dute domeinua –ARGIA horien artean– eta orain PuntuEus komunitatea zabaltzera doa. Zer ospatua badagoela eta, abenduaren 3an EITBren Bilboko egoitzan elkartuko dira domeinu-izen berriei ongi etorria eman eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Euskarari sarean bultzada eta ikusgarritasuna ematea da ‘.eus’-n sustatzaileen asmoa.