argia.eus
INPRIMATU
Europarren ia %70ak doan deskargatzen ditu filmak
  • Europarren bi herenek doako deskargak egiten dituzte, Europar Batzordeak aurkeztu duen txosten baten arabera.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko otsailaren 17a
Europar herritarren ia %70ak pelikulak doan deskargatu eta igortzen ditu. Argazkia: Cargo Allegri

“Herritarren ia %70ak pelikulak doan deskargatu eta igortzen ditu, legalki edo ilegalki”. Inkestaren emaitzen arabera, alternatiba legalen gabeziak eta gaur egungo prezio altuak dira deskarga horien errudunak.

“Gaur egungo eta etorkizuneko ikusleriaren profila” txostena Batasuneko 4 eta 50 urte bitarteko 4.608 inkestaturen emaitzekin osatu da. %50ak argudiatzen du doako deskargen arrazoi nagusia DVDen eta zine aretoen salneurriak garestiak direla.

Txostenaren arabera 16-25 urte bitartekoen artean deskargak ohikoagoak dira beste adinekoekin alderatuta. Bestalde, gizonezkoen eta emakumezkoen artean ere aldeak daude: gizonezkoek deskarga gehiago egiten dituztela atera dute emaitzetatik.

“Ikerketak baieztatzen du europar zinemagintzaren industriak duen potentziala ez dela guztiz esplotatzen”, azaldu zuen Androulla Vassiliou, Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Eleaniztasunaren europar komisarioak.