“Harriduraz eta haserre” hartu du Europako Parlamentuko gehiengoak Gallardonek abiatutako Abortuaren Legearen Erreforma. Horregatik,“zerbait egiteko” eskatu dute.
Iniciativa Per Catalunya Verds (IPV) alderdiko kide Raül Romevak “tokatzen zaion hori” egiteko exijitu dio Europako Batzordeari. “Oinarrizko eskubide baten inguruan ari gara, emakumeen euren gorputzaren gainean duten eskubideari buruz, alegia”, esan du.
Horregatik, europar legedian paratu du esperantza. “Europako estatuek emakumeak errespetatu behar dituzte, maila ekonomikoa edo nazionalitatea edozein dela ere”. Espainiako lege erreformak Batasuneko tratatuak urratu ditzake, Romevaren ustetan.
“Erokeria” da egitasmoa bere irudiko, eta “europarren sen arrunta” errespetatzeko galdegin dio Rajoyri.
Bide beretik jo du euroganbarako sozialisten presidente Hannes Swobodak: “Oinarrizko eskubideak ez dira gobernuen eskumena; oinarrizko eskubideak Europar Batasunaren eskumena dira”.