argia.eus
INPRIMATU
Europar Batasunak onartu du Brexitaren luzapen berri bat: 2020ko urtarrilaren 31
  • Luzapen berria Brexitaren partida luzean: Europar Batasunak data berri bat onartu dio Britainia Handiari haren egituretatik ateratze baldintzak zehazteko, 2020ko urriaren 31. Bi aldeek adostasun osoa lehenago lortuko balute, britainiarrek balukete lehenago joateko aukera. Aldi berean, luzapen honek alderdi politiko britainiarrei argitu die hauteskunde berrien deialdiari bidea egiteko.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 28a

Europar enbaxadoreekin ordu erdiz bildu ostean, Donald Trump Europako Kontseiluaren lehendakariak esan du EUk onartu duela Boris Johnsonek duela aste bete egindako eskaria: "Europar Batasuna ados dago, onartzen du Erresuma Batuak 2020ko urtarrilaren 31 arte eskatutako atzerapena [jatorrizko ingelesez, flextension, malgutasunaren eta luzapenaren artean osatutako zapo-hitz berria] Erabakia laster idatziz berretsiko da".

 

 

Hirugarren luzapen hau asteburuan eztabaidatu dute Europar Batasunako potentzia nagusienen buruzagiek, tartean Emmanuel Macron bera ere mintzatu delarik Johnsonekin, jarrerarik gogorrenean Frantziako lehendakaria zegoelako. Orain ikusi beharko da ea dostasun berri hau idatziz jartzea lortzen den asteartea amaitzerako, hala nahi dute Europako agintariek beren lan egutegian Brexitak nahasmendu gehiago ez eragitearren.