argia.eus
INPRIMATU
Europar Batasunak Errusiako erregai fosilak inportatzeari utziko diola dio Alemaniak
  • Europar Batasuna Errusiaren aurkako bosgarren zigor paketea prestatzen ari da, eta Alemaniako Kanpo Gaien Ministroak, Annalena Baerbockek, adierazi du Errusiako erregai fosilak inportatzeari utziko diotela.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 05a
Annalena Baerbock, Alemaniako Kanpo Gaietako Ministroa.

Errusiari beste kolpe ekonomiko gogor bat eman nahi dio Europar Batasunari, bere ekonimiaren oinarria joz: energia. Europar Batasunak dio Errusiak gerra-krimenak egin dituela Kiev ondoko Butxa herrian, eta horri erantzuteko atera nahi dute aurrera bosgarren zigor paketea.

Alemaniako Kanpo Gaien Ministroak, Annalena Baerbockek, adierazi du Errusiako erregai fosilak inportatzeari utziko diotela: "Europar Batasuna garenez, guztiz ezabatu behar dugu Errusiako erregaiekiko dependentzia, ikatzarekin hasiz, ondoren petrolioarekin, eta azkenik gasarekin", adierazi du. Hala ere, ez du zigor zehatzei buruzko datu gehiago eman.