argia.eus
INPRIMATU
Europan sartuz gero, hemengo usaiak errespetatu behar dira
  • Argia-n agertu da elkarrizketa interesgarria, eztabaidagarria dena. Madrilgo emazte musulman ezagutua denarekin: Amanda Figuerasekin.

Gabi Oyharzabal 2019ko maiatzaren 15

Galdera hau egin nezake zeren hemengo euskaldunek –Hegoaldekoek bereziki– nahiz eta hainbeste manifestaldi feministak eginik, emazte batzuk karriketan ibiltzen dira zapiarekin buruan, isilik onartzen dute. Omen, beren erlijioak agintzen zaie horrela ibiltzea. Alta, denek badakigu kasik herri guztietan gizonengandik –beti erlijioaren izenean– zenbatetaraino hertsatuak diren. Badakigu ere, kasik herri musulman guztietan giza eskubideak lehertuak diren : herri batzuetan Xaria lege dorpean indarrean dago. Azken herria lege hori indarrean sartu dena da Brunei herria. Bortxaz neska gazteak ezkontzera behartuta dira, exzisioa bortxatua egitea, kontzientzia askatasuna uko egin behar dute, eta abar. Errealitate dorpea!

Guk musulmanak onartzen ditugu baina leku publikoetan ez dute beharrik agertzea beraien sinesmena, zuzenean komunitarismora bideratzen baita. Komunitarismoan sartuz gero, jendeak beste gisan antolatzen dira. Bistan da, beren eremuetan, meskitan, nahi dutena egiten ahal dute. Amanda Figuerasek erraten duelarik: “Badirudi libre izateko modu bakarra haiek [guk] nahi dutena dela: ateoa izaitea, erlijiorik gabekoa”. Bai, hola da hemen bainan izaten ahal zira erlijio batekin ere, protestantea, judua, katolikoa, eta abar. Hori da gure askatasuna, eskubide. Gainera, katolikoa balin bazara, musulmana bilakatzen ahal zira arazorik gabe. Baina beste zentzuan posible ote da? Amandak ongi badaki nola den. Marrokiko eta Aljeriako jendeei galdegin diezaiola!

Guk musulmanak onartzen ditugu baina leku publikoetan ez dute beharrik agertzea beraien sinesmena, zuzenean komunitarismora bideratzen baita. Komunitarismoan sartuz gero, jendeak beste gisan antolatzen dira

Bizpahiru adibide adierazgarri azken hilabetean Euskal Herriran gertatu eta gertatzen dena. Duela bizpahiru urte Gasteizeko eskola baten zuzendari batek, nahi zuelako eskolako barne araudia errespetarazi, alegia ez utzi 11 urteko neskatxo bat bere burua zapiaz estalirik ibiltzen eskolako guneetan. Aitak oldartu zen eta eztabaida batzuen ondotik, Jaurlaritzak aitaren alde agertu zen. Nehork hori salatzeko! Non ziren orduan, feministak?

Berrikitan, oporretan Faltzes herri nafarrera joan naiz. Han eta Logroñon ere, ikusi ditut emazte gazte andana zapiarekin (anitz moldetan ezarriak). Logroñon, parte zaharrean bizi ziren. Eta handik 100 metrotan, ez ziren gehiago agertzen, bakarrik herriko jendeek. Jadanik han komunitarismoa indarrean!

Elorrio herri polit horretan, musulmanak badira. Kasik denak erdaraz mintzo. Baina ez horiek bakarrik. Pentsa: herriko eliza miresgarrian (rokoko garaikoa), paperetan ezer ez euskaraz idatzia. Gauzak ez balin badira aldatu, mezak erdaraz dira ere Bizkaiko bihotzean.

Europan sartuz gero, eta hemen bizitzeko egotekotan, hemengo usaiak errespetatu behar dira. Arazoa da, Euskal Herrian, errespetu eta arrazismoa ez agertzeko nahian, hemengo jendeak isilik egoten dira. Frantzian, ez baitzuten denboran hartu behar zituzten neurriak hartzeko, gaur egun ezin dute ezer egin zinezko laizismoa errespetarazteko. Horretako eremu bereziak sortu dira eta sortzen ari. Ondorioz, “jatorrizko frantsesek” sentimendu latzak bizitzen dituzte.

Jakin behar da musulman batzuek Frantzian errefuxiatuak direnek salatzen dute Frantses batzuen “jarrerak kolaboratzaileak”, bereziki ezkertiarren partetik: Waleed Al-Hesseini palestinarra; Kamel Daoud –bere herrian zelarik, zorionez erasoak haren aurka huts egin dute– kazetari algeriarra; Boualem Samsal, idazle algeriarra eta abar laizismoaren aurkako jarrera horiek salatzen dituzte.

Euskal Herrian, arduradun politikoek noiz irekiko dituzte begiak? Beharbada pentsatzen dute ez direla aski antolatuak eta “beren tokian” egoten direla. Hori egia da: ez ditugu Herri Urrats-en ikusten. Baina zoin bertakotze –integrazioa–egiten dugu? Zein askatasuna ekartzen diegu?

Ander Perezek ez ditu galdera egokienak pausatu. Errealitatetik abiatu behar zen eta zorrotzagoa izan.