argia.eus
INPRIMATU
Istilu larriak Hanburgon zentro okupatu baten desalojoaren aurka
  • Hutsarazte arriskuan dago Hanburgoko (Alemania) Rote Flora Zentro Sozial Okupatua, Europako gune autogestionatuen artean ezagunetariko bat. Bertakoek erresistentziaz erantzun diote botatzeko saiakerari.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2014ko urtarrilaren 03a
Manifestazioaren aurrekaldeko manifestariak, beltzaz, polizien aurrean. (Arg: cdn.salzburg.com)

1989an okupatu zuten eraikina. Geroztik, hamaika tira-bira izan dituzte Udalarekin. Oraingoan, baina, hutseraztea gertu dagoela pentsatzen dute lokal autogestionatuko kideek.

Izan ere, 2011n bukatu zitzaien gunearen jabearekin zuten kontratua, eta aurtengo abenduaren 20rako zuten kaleratze agindua. Horregatik, proiektuaren defentsan, 10.000 pertsona batu ziren abenduaren 21ean antolatu zuten mobilizazioan. Aitzitik, 3.000 polizia saiatu ziren martxa eragozten.

Manifestazioak minutu bat baino ez zuen iraun:

500 pertsona zauritu zituzten indar polizialek, eta 20 eraman zituzten atxilo. Gauean, liskarrak egon ziren manifestari eta polizien artean.

Mobilizazioa laburbiltzen duen bideoa ere eskegi dute sarean.

Rote Flora sarean

Twitterren #HH2112 traola erabiltzeko deia egin dute. Bestalde, Flickr-en manifestazioko argazki galeria osatu du Woerpel erabiltzaileak.