argia.eus
INPRIMATU
Europako Parlamentuak presoen urruntzea gaitzetsi du
  • Europako Parlamentuak “zenbait estatu kidek aplikatzen duten urruntze politika salatzen du, presoaren familiarentzat zigor gehigarria baita”. Atzo Europako Parlamentuak onartutako “Bergeron” txostenaren 29. puntua da aurrekoa, EH Bilduk aurkeztutako zuzenketa bat.

Andoni Mikelarena @andonimik 2017ko urriaren 06a

Aldeko 474 botorekin onartu zen txostena. 109 kidek egin zuten aurka, tartean Alderdi Popular, Ciudadanos eta UPyDko kideek, nahiz eta euren taldeetako gainerako parlamentariek txostenaren alde bozkatu zuten (Talde Popularra eta ALDE).

PSOEko parlamentariek berriz abstentzioaren alde egin zuten. Besteak beste, Ramon Jauregi eta Eider Gardiazabal euskal herritarrek.

Bergeron txostenak presoen urruntzearen aurka egiten du, baita gaixo dauden presoen alde ere. Hain zuzen ere, gaixo dauden presoen “osasun eskubidea hobeto babesteko” eskatzen du txostenak. Horrez gain, estatu kideei eskatzen die, gisa horretako praktikak aplikatzen dituztenei, “arrazoi humanitarioagatik larri gaixo dauden presoen kondenak berrikusi” ditzatela.