Parlamentuak onartutako lege proposamena Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar dute aurrera atera dadin.
Uztailean atzera bota eta aldaketa batzuk egin ostean Europako Parlamentuak Alex Voos eurodiputatu alemaniarrak proposatutako erreforma onartu du. Voosek garaipena ospatu duen arren oraindik bide luze bat geratzen zaio lege proposamenari Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar baitute.
Kazetari, zinemagile, idazle edo gainontzeko egileen obra banatzerakoan egileari ordaindu behar izatea da lege proposamenaren helburua.
Aldekoek diote 2001eko legea dagoela indarrean eta Internetek informazioaren eta edukiaren aldetik izan duen aldaketari egokitu behar zaiola. Kontrakoek aldiz, interneten askatasunaren aurka egingo duela adierazi dute. Horien artean dago World Wide Webaren sortzaile Tim Berners-Lee.