argia.eus
INPRIMATU
Europako Parlamentuak agindu du etetea zabor nahasiz elikatutako erraustegientzako diru-laguntzak
  • Asteazkenean, 17, Europako Legebiltzarrak Energia  Berriztagarrien Zuzentaraua ekonomia zirkularrari egokitzea bozkatu du; horretako zorroztu ditu zabor eta hondakinak energi ekoizpenerako erabiltzeko irizpideak. Horrela Parlamentuaren osoko bilkurak berretsi du joan den azaroan ITRE batzordean erabakitakoa. Euskal Herrian, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren etekin ekonomikoetan izanen du eragina.

Zero Waste Europe @zerowasteeurope 2018ko urtarrilaren 18a

Estatuek bezala enpresek segurtatu beharko dute hondakinetatik energia ekoizteak zaintzen dituela hondakinen hierarkiaren printzipioak, horrela eragotziz zabor, hondakin eta horien eratorrien merkatuetan eragiten duten distortsioa. Estatuei eskatzen zaie maiztasun jakin batez berrikustea beren politikak eta edozein desbideratze ohartaraztea.

Are gehiago, estatuek bermatu beharko dute energia berriztagarrientzako inolako diru-laguntzarik ez dela izango oinarritzen baldin bada gaika sailkatu gabe bildutako hondakinetan. Honek esan nahi du orain zuzendu egin behar direla hondakin birziklagarriak erraustea sustatu duten diru-laguntza eskemak.

Janek Vahk Zero Waste Europeko politika eta garapen koordinatzaileak esan du: “Parlamentuak agindu garbi bat bidali die estatuei: hondakinen prebentzioak eta birziklatzeak izan behar dute lehentasunezko aukera energia berriztagarrientzako politikak garatzerakoan”.