argia.eus
INPRIMATU
Europako Irrati Komunitarioen I. Foroa antolatu du Antxeta Irratiak

2011ko urtarrilaren 31
Antxeta irratiaren estudioak, Hendaian. (Argazkia: Kazeta.info)

“Informazioaren gizartean, komunikazioaren hirugarren sektoreak komunikazio eskubidearen garapenean eta bermean egiten duen ekarpena jaso eta gizarteratzeko”, Antxeta Irratiak Europako Irrati Komunitarioen I. Foroa antolatu du. Datorren ostegunetik aurrera (otsailak 3) eta hiru egunez, Irunen, Hendaian, Donostian eta Hernanin egingo dira topaketak.

Antxeta irratiak 10 urte beteko ditu otsailean. Urteurrenaren harira, Mikel Garciak Bidasoaldeko irratiari buruzko erreportajea plazaratu zuen pasa den azaroan ARGIAn: Akuilu soziala Bidasoan.