Otsailaren 26, 27 eta 28rako Para Los Pueblos plataformak Europa mailako Forum To Fight ikasle foroa antolatu du Euskal Herrian. Salatu nahi dute Bolonia prozesuak hezkuntza publikoa pribatizatzeko ateak zabaldu dizkiela Europar Batasunari eta bertako kide diren estatuei. Horri aurre egiteko, Europako ikasleen ahotsa batzeko deia egin dute.
Ez da lehengo aldia Euskal Herrian Europa mailako ikasle foro bat egiten dena. 2006ean Bakaikun (Nafarroa) Europa osoko 15 bat ikasle antolakundetako ordezkariak elkartu ziren Bolonia prozesuaren kontra. Ikasle foro horren amaieran Bakaikuko Adierazpena atera eta nazioarteko foro eta protesta bateratuak antolatu zituzten.
Espainiako Estatuko nazioen ikasle antolakundea da Para los Pueblos, 11x12 mobilizazioen ondorioz 2012an sortua. Plataforma honen barruan Ikasle Abertzaleak, SEPC, Seira, Agir, Liga estudiantil galega, Yesca, Xunta estudiantil asturiana eta Sat juventud aurkitzen dira.
Ikusi Forum To Fight fororako deialdia: