argia.eus
INPRIMATU
Europako hizkuntzen mapa kenduko du Egiatik Donostiako Udalak
ARGIA @argia 2017ko martxoaren 01a
Europako hizkuntzen mapa, Egian.

Manex Izagirrek eta Iñaki Rifaterrak egindako lana da. Donostian hitz egiten diren Europako jatorrizko 91 hizkuntza biltzen ditu. Hizkuntza bakoitzak egurrezko pieza bat du. 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan hizkuntz aniztasuna sustatzeko Euskarriak proiektuko parte da artelana.

Maparen ondoan lelo hau irakur daiteke hizkuntza gutxituetan idatzia: Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute.

Donostiako euskaltzaleen Bagera elkarteak mapa ez kentzeko eskatu du.