argia.eus
INPRIMATU
Europako herri mugimenduen elkarretaratze masiboa Baionan
  • Europan lau hilabetez elkarretaratzeak egin eta gero, urriaren 6 eta 7an elkartu dira denak Baionan.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 28a

“Aldaketa klimatikoari eta krisi sozial eta ekologikoari alternatiba zehatzak” bilatzen dizkioten herri mugimendu, pertsonalitate eta artista ibiliko dira Baionako kaleetan zehar.

Herritar elkarretaratze hau klima aldaketaren larriagotzea “saihesteko eta gure jendarteak bizimodu zuzenago, solidarioago eta jasangarriago batera buruz joatea azkartzeko” balio izaten du, baita ekintza berriak gauza daitezen deia luzatzeko ere.