Ordezkari bana bidaliko dute Bruselara EAJk eta EH Bilduk datozen bost urteetarako. Euskal Herrian EAJk atera du boto gehien, zazpi lurraldeetan aurkeztuta: 220.885. EH Bildu Hegoaldean bakarrik aurkeztu da, eta bertan lehen indarra izan da. EAEn EAJk irabazi du, Nafarroan PPk eta Ipar Euskal Herrian UMPk. PSOEk eta PPk behera egin dute eta hauteskundeetako sorpresetako bat Podemosek eman du, Hegoaldean 72.049 botorekin.