Manu Robles-Arangiz institutuko kideen Bilbon ekintza umoretsu batekin "ospatu" dute Next Generation EU europar funtsekin "oparituko" dituzkiguten 750.000 milioi euroak. Salatu dutenez diru hori "erabat baldintzatuta dator".
Ekintza umoretsua egin dute Bilbon Manu Robles-Arangiz Institutuko eta ELA sindikatuko kideek ostegunean, Iberdrola dorrea ortzimugan zutela. Dotore jantzita azaldu dira eta Eurovisioneko abesti espainiar ezagun bat dantzatuz "ospatu" dute europar funtsen iritsiera, hilkutxa baten inguruan.
Azaldu dutenez, "opari" hori, aldi berean "gure hilobia izango da, euren esanetan guztiz baldintzatuta egongo baitira funtsak eta besteak beste pentsioen erreforma egin eta Mariano Rajoyren garaiko Espainiako lan erreforma mantentzea ekarriko du. "Dirua iristen bada enpresa handi eta proiektu erraldoientzat izango da. Europako funtsak estutu bat gehiago dira larrialdira ekarri gaituen eredu honetan. Next Generation oparia, hilkutxa da hurrengo belaunaldientzat".