Europarren %90 baino gehiago Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarritako aire kutsadura mugak gainditzen diren lekuetan bizi da, Europako Ingurumen Agentziak (EIA) argitaratutako txostenaren arabera. 2002tik 2011ra arteko datuak neurtuz argitaratutako lana da, eta airearen urtea denaren baitan kaleratu da.
Arazo bereziki larritzat jotzen da, kutsagarrienetako moduan ezagutzen den PM2,5 partikulena. Europan 2015erako metro kuboko 25 mikrogramora mugatzea aurreikusten da, eta oraindik eztabaidagai badago ere, 2020rako metro kuboko hogei mikrogramora jaitsi daiteke. OMEk gomendatzen duen hamar mikrogramoko kopurutik urruti dago oraindik halere, eta AEBetan ezarrita dagoen hamabost mikrogramoko neurritik gora.
Europan urtean 400.000 heriotza goiztiar izaten direla argitaratu du EIAk. Hainbat osasun arazo sortzen ditu aireko kutsadurak: nerbio sistema zentralean eragin; buruko mina eta antsietatea sortu; bihotzeko gaixotasunak; begi sudur eta eztarriko narritadura; arnasketa aparatuan arazoak (inflamazio, infekzio, asma, buxadura kronikoak…); gibel, bare eta odoleko arazoak eta ugalketa aparatuan eragiten du, besteak beste.
Bestalde,Ekologistak Martxanek azaldu du urriaren 22an 2012ko Espainiako Estatuko aire kutsadurari buruzko azterketa argitaratuko duela.
Astelehenean egindako inspekzioaren ostean hartu da erabakia, azken asteetan izan diren istripuen harira.
Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.
Ortuellako udalerria herritarren mobilizazio baten lekuko izan ziren atzo, Barguilla auzoan, Sader enpresaren instalazioa berria jartzeko proiektuaren aurka. Ortuellan Sader Ez auzo-plataformak deitutako manifestazio honetan, Ekologistak Martxanek ere laguntzen duena, fabrika... [+]
Aspaldi ez bezala gure etxean marrubiak (Fragaria x ananassa) jan eta jan ari gara udazkenaren sarrera ospakizun hauetan. Ez da gertaera makala, izan ere udazkena da marrubidian lanerako sasoi nagusia. Marrubidia osatu eta gaztetu edo erabat berritzeko landaketak orain egin ohi... [+]
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) airearen kalitateari buruzko gomendio berriak argitaratu ditu asteazken honetan, 2005az geroztik zituenak baino zorrotzagoak, kutsadurak mundu osoan eragiten dituen urteko zazpi milioi heriotzak geldiarazteko asmoz.
Aire Zaintzaileak ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiako Estatuan neurtu dituzten 28 udalerrietatik Erandio da aire kutsatuena duena, Madril edo Bartzelonaren aurretik. Ikerketa antolatu duten elkarteetako bozeramaileek azaldu dutenez, harrituta daude emaitza... [+]
Anerreka Ingurumen Elkarteak Jaurlaritzako Ingurumena sailari eskatu dio Donostiako erraustegiak orain arte airera isuri dituen gai kutsakorren kopuruari buruzko datuak eman diezazkiola eta orain arte ez du inolako erantzunik jaso. Erraustegiak Ingurumen Baimen Bateratua... [+]
Gasoilezko motorren kutsaketak faltsutzen zituztela-eta, duela bost urte Dieselgate delakoak astindu baldin bazuen autogintzako industria, eskandalu berri bat egon daiteke lehertzeko zorian egunotan, Hybridgate deitu beharko genukeena: Transport & Environnement GKEak... [+]
Nafarroako lurralde osoan Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioak gainditzen dituen kutsadura-maila erregistratu dela bildu du taldeak 2019ko aire kalitateari buruzko txostenean.
COVID-19aren pandemiaren ondorioz hartutako neurri zorrotzenen artean, herritarrak etxeetan konfinatzea erabaki dute munduko gobernu askok, eta horrek nabarmen eragin du ingurumenean: %17 jaitsi dira mundu osoko CO2 isurketak, eta urte amaierarako %4 eta %7 artean mantentzea... [+]
Koronabirusari aurre egiteko itxialdiek NO2 mailak izugarri jaitsi dituzte munduko hainbat tokitan; baina pandemiak badu txanponaren beste alde bat, eta AEBak dira horren erakusgarri: Trumpek bertan behera utzi ditu ingurumena babesteko neurri ugari, krisi ekonomikoaren lehen... [+]
Eguraldi lehor eta beroa medio airearen kutsadurak gora egin zuen otsailaren 3, besteak beste, Donostian eta Tolosan; «gure egunerokoak kutsakorrak direla» hausnartu beharraz hitz egin du Eguzkik Talde Ekologistak.
Ekologistak Martxan taldeak argitaratu duen txosten batek azaldu du EAEn eta Nafarroan lau herritarretik hiruk arnasten dutela aire kutsatua.
ToxicoWatch fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat arduratuko dira Gipuzkoako erraustegiaren inguruetan kutsadura neurketak egiteaz. Astearte goizean prentsaren aurrean hartu dituzte Zubietako oilategi batean azpiegitura erretzailea piztu... [+]
Ekologistak Martxanek jakinarazi duenez, EAEko milioi eta erdi pertsonak aire kutsatua arnastu dute 2018an: biztanleriaren %70ak, lurraldearen %47an. Nafarroari dagokionez, lurraldearen bi heren ari dira kutsadura maila altua jasaten.