Oiolako Urtegia Deskonektatzeko Plataformak jaso du Europako Batzordeko bizi, ur eta airearen kalitateaz arduratzen den zuzendaritzaren erantzuna: gaia ikertuko dutela adierazi dute.
Plataformako kideak hainbat alderditako ordezkariekin bildu ziren Bruselan, eta martxoaren 19an agerraldia egin zuten Europako Eskakizun Batzordean.
Bizi, Ur eta Aire Kalitateko Zuzendaritzako buru Astrid Schomakerren erantzuna asteartean iritsi da, eta bertan adierazi du Espainiako Gobernuari Oiolako uretan dauden substantzia kimikoei buruzko informazioa eskatu diola: “Espainiako autoritateengandik jasotako informazioak kutsadura egoeraren ebaluazio partziala egitea baizik ez du ahalbidetu”, esan du Schomakerrek.
Zuzendaritza buruak adierazi du gaiaren inguruko ikerketa abian jarriko duela Europar Batzordeak, EU PILOT proiektuaren barruan.