argia.eus
INPRIMATU
Europako Batzordeak Galiziako Xunta kritikatu du, “galizierarekin duen hizkuntz politakarengatik”
  • Erakundearen txostenaren arabera, Eskualdeetako Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioa "ez da nabarmen hobetu" Galizian. Aurretik abisua eman zion Alberto Núñez Feijóo buru duen gorbernuari.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko abenduaren 18a
Argazkia: eldiario.es

Europako Batzordeak ohartarazi du hiztun kopurua erori egin dela, administraziotik arreta errazteko neurriak faltsutzen dituztela eta galizieraren presentzia hezkuntza-sisteman "urriegia" dela.

Ondorioz, hizkuntza horretan irakasteko "mugak" berehala ezabatzea gomendatzen du batzordeak, Europa Press hedabideak jakinarazi duenaren arabera.

Izan ere, analisi sozilinguistikoen eta datu estatistikoen emaitzek ohartarazi dute hiztunen jaitsieraz, eta hizkuntzaren transmisioa "jada ez dagoela bermatuta" ziurtatu dute. 

Dokumentuak zehazki dio galizierak hezkuntza-sisteman duen presentzia "ez dela nahikoa, bereziki eskolaurreko mailan". Aditu-batzordearen txostenak Galiziako presidente Alberto Núñez Feijóo eskuindarraren gobernuak ezarritako eleaniztasunaren dekretuari leporatu dio hori gertatzea.