argia.eus
INPRIMATU
“Europako alderdi ustelena” indartzea leporatu dio EH Bilduk EAJri
  • Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak adierazi du kupoa “herri-perspektibarekin” defendatu beharko litzatekeela, ez bi alderdiren artean. PPren “politika ustelak” babestea egotzi die jeltzaleei.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko maiatzaren 04a
Marian Beitialarrangoitiak uste du kupoa "herri perspektibarekin" defendatu beharko litzatekeela (argazkia: EH Bildu).

Kupoari lotutako akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak datozen bost urteetarako eta, ondorioz, EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko ditu. Oposizioko alderdien kritikak jaso ditu.

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak defendatu du akordioa “ona” dela eta ez duela inor kaltetzen. Beitialarrangoitiak, berriz, esan du ez diola inongo onurarik ekarriko, ez euskal gizarteari, ezta Espainiako langileriari ere. PPren “politika ustel, antidemokratiko eta antisozialak” babestea leporatu die jeltzaleei.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun Ministroa ere kritikatu du. Aurrekontuen aurkezpenean “errealitatea faltsutzea” egotzi dio, baita “enpresa handien mesederako” gobernatzea ere.