argia.eus
INPRIMATU
Europako aberatsenen mapan, Amancio Ortega garaile
  • Europako aberatsenen mapa egin du Reddit webguneko Molehole erabiltzaileak. Estatu bakoitzeko aberatsena eta haren ondasunak kalkulatu ditu, Europa Press eta Forbeseko datuak hartuz. Amancio Ortega Inditex-eko jabea eta Espainiako Estatuko pertsonarik aberatsena da, askogatik, Europako aberatsena.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2014ko irailaren 01
Ortega, Bettencourt, Persson eta Ferrero, Europako aberatsenak.

42.000 milioi euro inguruko ondasuna kalkulatu diote Amancio Ortegari (mapan dolarretan daude zifrak) eta diru kopuruaren arabera zuritik gorrira doan eskala erabili duten arren, kolore berezia eskaini diote berari: beltza, hain da handia besteekiko aldea. Munduko hirugarren ondasunik handiena du Ortegak: konparaziorako, Dominikar Errepublikaren Barne Produktu Gordina gainditzen du enpresariaren ondasunak.

Bettencourt, Persson, Ferrero...

Ortegaren atzetik, honakoak daude lehenengo postuetan: L'Oréal markako Liliane Bettencourt (Frantzia), 37.000 milioi dolarreko ondasunarekin; H&M arropa markaren jabe Stefan Persson (Suedia), 32.000 milioi dolarreko ondasunarekin; Ferrero txokolate markaren jabe Michele Ferrero (Italia), 27.000 milioi dolarrekin; eta Dieter Schwarz (Alemania), 21.000 milioi dolarrekin.

Iturria: Cookingideas.