Europako Batzordeak ez du irakurri Masek Kataluniako independentzia prozesuaren berri eman asmoz bidalitako gutuna, jaso duen arren.
Pia Ahrenkilde batzordeko kideak karta ireki gabe dutela esan du prentsaurreko batean. Hainbat hedabideek gaia saihesteko estrategia izan dela salatu dute.
Dena den, José Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak Masen oharra erantzungo duela aurreratu du Ahrenkildek.