13.600 urte baino gehiago ditu ikerlariek Abauntzeko (Ultzama, Nafarroa) leize-zuloan aurkitu duten mapak. Hogei zentimetro luzeko harri batean grabatutako krokisa Europa Mendebaldean aurkitutako zaharrena da, Pilar Utrilla Zaragozako (Espainia) Unibertsitateko katedradunak jakinarazi duenez. Harria duela hamabost urte aurkitu zuten ikertzaileek, eta hura ikertzen aritu dira orain arte. Kobazuloaren inguruko paisaia du grabatuta: mendiak, ibaia, ordeka... Journal of Human Evolution aldizkarian eman dute ikerketaren berri.