argia.eus
INPRIMATU
Europa ez da oraindik bustiko Kataluniaren independentziaren aferan
  • Artur Masek Kataluniako independentzia prozesuaren inguruan bidalitako gutunari erantzun dio Europako Batzordeak, esku hartzeko intentziorik ez duela argi utziz.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2014ko urtarrilaren 09a
Europako Batzordeko buru José Manuel Durao Barroso, prentsaurrekoa eskaini aurretik. (Arg: elperiodico.es)

Afera “Espainiako eztabaida” dela esan du batzordeko presidente José Manuel Durao Barrosok. Dionez, batzordeak ez du iritzia emateko “eskumenik”.

Sei lerroko ohar baten bidez jakinarazi dio Masi erabakia.

Katalunia, Europatik kanpo

Katalunia estatu independentea izanez gero Europar Batasuneko kide izango ote zen galdetuta Barrosok ez du hitz egin nahi izan, eta orain arte esandakoak indarrean jarraitzen duela azpimarratu du. Alegia, sortu berri den estatu bat ez legokeela Batasunaren baitan.

Europako tratatuak bertan behera geratuko lirateke herrialde berrian, eta kide izateko, bat egitea eskatu eta gainontzeko estatu kideek onartu beharko lukete.