Europa eta ezkerra eztabaidagai Donostian

  • Europaren eta ezkerraren etorkizunaz eta erronkei buruz ariko dira ekainaren 6etik 8ra Donostian egingo diren Study Days jardunaldietan. EH Bilduk antolatu ditu Europako Parlamentuak sustatutako jardunaldiok, GUE/NGL talde parlamentarioaren kide gisa.


2017ko ekainaren 05an - 11:00
Study Days jardunaldietan migrazioaren eta errefuxiatuen egoera, bake prozesua edo eredu kooperatiboa bezalako gaiak landuko dira. (Irudia: EH Bildu).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hogeita bederatzi eurodiputatu eta Europako Parlamentuko ehundik gora langile eta aholkulari gerturatuko dira hiriburura, eta migrazioaren eta errefuxiatuen egoera, Brexit-aren ondorioak, Euskal Herriko bake prozesua edo kooperatibismoa bezalako gaiez ariko dira Donostiako Tabakaleran.

Josu Juaristi EH Bilduko eurodiputatuak jardunaldien aurkezpenean adierazi du: “Europak ezker indartsua behar du, herritarrekin eta herritarrentzat lan egiten duen ezkerra. Batez ere, une honetan, Europa bidegurutze batean baitago. Egungo egitura krisian baitago”. “Inoizko Study Days irekienak” izango direla adierazi du Juaristik, normalean jardunaldi itxiak izaten dira, eta oraingoan herritarrei eta herri eragileei irekiak izango dira hainbat mahai-inguru, tailer eta hitzaldi.

Gaurkotasunari loturiko zortzi eztabaida eta tailer

Euskal Herriko bake prozesuaren inguruan hitzaldia emango du Arnaldo Otegik Aieteko Jauregian ekainaren 6an, eta Aieteko adierazpenetik hona egindako bidea azalduko die eurodiputatuei.

Arrasatera egingo dute bisita ekainaren 7an, eredu kooperatibo horren errealitatea ezagutu eta hortik abiatuta lan ereduez, lanpostuez, murrizketez eta abar hitz egiteko.

Orotara gaurkotasunari loturiko zortzi eztabaida eta tailer daude antolatuta, eta Euskal Herriko bezala Europa mailako gizarte, ekonomia eta politiko alorreko hainbat jendek hartuko dute parte bertan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Patxi Gaztelumendi
#2
Mikel Basabe Kortabarria
#6
Arantza Gutierrez Paz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-06-10 | ARGIA
Barrena, EH Bildu: “Eskuin muturraren aurkako gotorlekua izango gara”

Iruñean egin dituzte adierazpenak EH Bilduko ordezkariek, emaitzak jakin eta gutxira. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak mezu bat igorri nahi izan dio “Euskal Herria osoari: kanpainaren azken zatian, amets bat eta erronka bat nuela plazaratu nuen, Hego... [+]


2024-04-21 | Leire Artola Arin
EH Bildu nabarmen nagusitu da Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

Gipuzkoan izan du babes gehien EH Bilduk, eta 2 eserleku gehiago lortu ditu; 135.000 boto baino gehiago eskuratu ditu, eta 5 puntu egin du gora. EAJk eserleku bat galdu du, eta 9rekin geratu da; 4 puntu egin du behera. Donostian boto gutxigatik irabazi du EAJk, eta udalerri... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Non dago ezker abertzalea?

Euskal Herrian eta Europan bizi den euskal herritar bat naiz.

Europako egoera geopolitikoa kontuan hartuta, nahiz eta 2014ean hasitako gatazka izan, Mendebaldeko hedabide ofizialek Ukrainako guda deitzen duten gerra 2022ko otsailean hasi zen, eta dagoeneko hirugarren urtean... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


Euskarazko kultura eskaintzak erdaldunak diskriminatzen dituela dio Eguesibarreko UPNko alkateak

Eguesibarreko EH Bilduk kritika egin zion UPNko udal gobernuari, Gabonetako programazioan euskarazko ekitaldi gutxi zirelako, eta Xuriñe Peña alkateak erantzun zion euskarazko ekitaldiak baztertzaileak direla euskaraz ez dakitenentzat.


Miren Zabaleta
“Iruñeko akordioak etorkizunerako bide bat zabaldu du Iruñeaz harago”

Nafarroako EH Bilduren koordinatzaile Miren Zabaletak "aurrerapauso historikotzat" jo du PSNren eta indar subiranistaren artean Iruñean lorturiko akordioa, Metropoli Forala saioan gaur egindako elkarrizketan.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


Eguneraketa berriak daude