Hamabi hildako Berlinen, Errusiak Turkian duen enbaxadorea tiroz hila, hainbat zauritu Zuricheko zentro islamiar baten aurkako erasoan... Odoltsua suertatu da Europan abenduaren 19ko iluntzea, Siriako gerrari konponbidea emateko saiakera ustelen testuinguruan.
Hainbat gertakari bortitzek kolpatu dute Europa astelehen arratsalde eta gauean. Hainbat hildako eta zauritu utzi dituzte Ankaran, Berlinen eta Zurichen izandako atentatuek.
Gutxienez hamabi hildako eta berrogeita hamar zauritu eragin ditu kamioi batek Berlinen. Errepidetik irten eta Breitscheidplatz plazan sartu da, Gabonetako azoka batean. 50 bat metro egin ditu oinezkoen pasealekuan eta hainbat pertsonaren kontra jo du, pinu batekin talka egin eta gelditu den arte. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa, Amaq berri agentziak zabaldu duenez.
Poliziak aske utzi du erasoa gertatu eta gutxira atxilotutako susmagarria, 2015ean Alemanian asiloa eskatu zuen errefuxiatu pakistandar bat. Hasieratik, errugabea zela aldarrikatu du atxilotutakoak; azkenik, poliziak ez du lortu haren aurkako frogarik, eta aske utzi du.
Errefuxiatuen etorreraren aurka dagoen Alemaniarentzat Alternatiba eskuin muturreko alderdiak Angela Merkeli leporatu dio gertatutakoa. Honela idatzi du Marcus Pretzell eurodiputatuak twiterren: “Noiz erreakzionatuko du Alemaniako Zuzenbide Estatuak? Noiz amaituko da hipokresia madarikatu hau? Merkelen hildakoak dira”.
Polizia turkiar batek tiroz hil du Andrei Karlov, Errusiak Ankaran duen enbaxadorea, arte galeria batean. “Ala Akbar” (Jainkoa handia da) eta “ez ahaztu Alepo. Ez ahaztu Siria”, “gure herrietan segurtasuna bermatu ezean, zuenak ez dira izango seguruak”, “errepresio horretan zer ikusia duen orok garesti ordainduko du” esaldiak oihukatu ditu erasotzaileak, eta Turkiako segurtasun indarrek hil egin dute.
Alepoko negoziazioetan hartu zuen parte Karlovek. Errusiak eta Turkiak bertan lortutako akordioari esker ebakuatu zuten Alepo. Gaur bilduko dira Turkia, Errusia eta Irango Atzerri eta Defentsa Ministroak Moskun, Siriako egoerari buruz hitz egiteko.
Vladimir Putin Errusiako presidentearen ustez, Turkia eta Errusiaren arteko harremanak “gaiztotu” nahi izan ditu erasotzaileak, “Siriako gatazkaren konponbide baketsua oztopatzeko”.
Zuricheko zentro islamiar batean izandako tiroketak hiru zauritu eragin ditu. Erasotzaileak ihes egin du, eta ikerketa ireki du Poliziak. Erasoa izan den tokitik gertu gorpu bat aurkitu dute, baina ez dute argitu tiroketarekin loturarik duen ala ez.
AEBetako Gobrnuak iragarri du Ankara, Istanbul eta Adana hiru turkiarreta dituen enbaxadak itxi dituela astelehenean lehnibizikoan erasoa izan eta gero. Gizon bat eraikinaren aurka tiroka hasi zen, baina ez zen zauriturik izan. Erasoaren egilea atxilotua izan da. Errusiako enbaxadorea hil eta ordu gutxira gertatu zen tiroketa.
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]
Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".
"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]
Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.
Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]
Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.