argia.eus
INPRIMATU
Eurokopa honi ez!: Manifestazio eta topaketa nazionalak
  • Eurocopa honi ez! kolektiboak deituta, Bilbon ere jokatuko den futbol txapelketaren aurkako manifestazio nazionala egingo da martxoaren 28an Bizkaiko hiriburuan, Zabalburu plazatik abiatuta; eta bi aste lehenago, 14an, Etxean jokatzen dugulako topaketa nazionala hartuko du Durangok.

Jon Torner Zabala @jtorner 2020ko urtarrilaren 23a

Kirola eta politika, "nahastezinak"? mahai-inguruak irekiko du topaketa, eta bazkalostean kalejira eta kontzertuak izango dira. Odolkiak ordainetan, Brigade Loco eta Egurra ta Kitto taldeek joko dute.

Espainiako selekzioa San Mamesen

Europako hainbat futbol zelaitan jokatuko da 2020ko Eurokopa, San Mamesen tartean. Espainiako selekzioak bertan jokatuko ditu lehen faseko hiru partidak. Eurocopa honi ez! plataformak gogor salatu du, hainbat arrazoirengatik: Euskal selekzioari ofizialtasuna ukatzen zaion bitartean "zapaltzen gaituen Estatu burgesaren selekzioak" Bilbon jokatuko duelako, "burgesia vasco-epañolak bere klase interesen alde" baliatuko duelako, langile klasearen "esplotazioa" eta espazio publikoaren "merkantilizazioa" ekarriko dituelako, eta abar.