argia.eus
INPRIMATU
Eurokopa ez da Bilbon jokatuko
  • Eurokopako futbol partida San Mamesen ez jokatzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak. San Mamesen jokatzeakoak ziren partidak Sevillako La Cartujan jokatuko dira.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko apirilaren 22a
Argazkia: Ecuador Etxea

Eusko Jaurlaritzak San Mamesen zaleak sartu ahal izateko baldintzak argitaratu zituen joan den astean: COVID-19ari dagokionez, 100.000 biztanleko 40ko intzidentzia tasa izatea, ospitaleetako okupazioa %8tik beherakoa izatea eta txertatutakoen kopurua %60tik gorakoa izatea. 

Uriola komunikabideak adierazi duenez, UEFAk publikorik gabeko Eurokoparik ez zelan egongo argi utzi zuen eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintzak kontuan hartuta, San Mamesen jokatuko ziren partidak Sevillako La Cartujan jokatzea erabaki dute –Sevillak edozein egoeretan zaleak estadiora sartzeko aukera egongo dela baieztatu zion–.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak agiri bat argitaratu dute UEFAk hartutako erabakia "aldebakarrekoa dela" esanez.

2019an Bilbo Eurokopako egoitzetako bat izango zela aurkeztu zuten 2019an eta orduz geroztik iritzi ezberdinak plazaratu izan dira. Eurokopa honi ez! dinamika da adibideetako bat. Hainbat mobilizazio eta ekintza egin dituzte, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ukatzen zaiola salatuz eta deitoratuz bitartean, Espainiako eta Frantziako Estatuen selekzioak Bilbon jokatzeko aukera izango dutela.