argia.eus
INPRIMATU
Azken hogei urtetako zereal uztarik txarrena jaso dute Nafarroan, euri eskasiak eraginda
  • Zerealen uztak behera egin duela azaldu du Intia nekazaritza arloko sozietate publikoak. Iazko %15eko jaitsierari gehitu zaio aurtengoa.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko abuztuaren 04a
Intiak tomateen inguruan egindako ikerketa bat / Argazkia: Intia Intiak tomateen inguruan egindako ikerketa bat / Argazkia: Intia

Azken hogei urtetan izan den zereal uztarik txarrena jaso dute Nafarroan, euri eskasia dela eta. Intia nekazaritza arloko sozietate publikoaren esatean, %7 egin du behera uztak. Horri, ordea, iazko jaitsiera gehitu behar zaio, %15ekoa izan zena.

Kalterik handienak Erriberan izan dira, ureztatu gabeko lurretan uztarik ez biltzeraino. Intiak, Nafarroako kooperatiben %85en emaitzak jasota, kalkulatu du 630.000 tona zereal jaso dituztela, iaz baino 48.000 gutxiago. Sozietate publikoa datuak biltzen hasi zenetik lau urtetan bakarrik izan dira okerragoak.

Gainontzeko Nafarroako zonaldeak ere aztertu ditu. Batetik, “balantze negatiboa” egin du erdialdean, hektareako bildutako 3.400 kiloak bataz bestekotik behera egin baitira. Bestetik, Iruñerriko ipar mendebaldean lurrak “errendimendu handia” izan duela azaldu du, tenperaturak ez direlako hain beroak izan.