argia.eus
INPRIMATU
Euneiz unibertsitatearekiko EHUk duen kezka adierazi du errektoreak
  • Unibertsitate publiko bezala, EHUri kezka sortzen dio Gasteizen irekiko duten Euneiz unibertsitate pribatuak, “baina kontua ez da unibertsitateek zer pentsatzen duten, herriak zer iritzi duen bizik, herri bezala zein sistema unibertsitario eredu nahi dugun”, adierazi du Eva Ferreira EHUko errektoreak, Eldiario.es-en.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2021eko urriaren 12a
Argakzia: Tere Ormazabal, EHU.

Ez dela unibertsitateen arteko gatazka nabarmendu du Ferreirak, herri gisa zein ereduren alde egiten dugun baizik. Batetik, Euneizen proiektu akademikoa aipatu du, Euskal Unibertsitate Sistemaren Agentziak eman zuen balorazioari erreferentzia eginez –Agentzia honek ebaluatzen dituen 6 dimentsioetatik 4tan balorazio negatiboa jaso du Euneizek–. Bigarren kezka bat ere azaleratu du errektoreak: “Zer esan nahi du sistema unibertsitarioan sartzea irabazi asmorik gabeko unibertsitate pribatu bat, unibertsitate guztiontzako finantzazio baldintzatua dagoen herri batean?”.

Nekane Balluerkaren lekukoa hartu duen eta EHUren historiako bigarren emakume errektorea den Eva Ferreirari Eldiario.es-ek egin dio elkarrizketa. Indarkeria matxistari aurre egiteko EHUn dituzten protokoloez, pandemian unibertsitateak izandako martxaz eta aurtengo aurreikuspenez aritu dira, besteak beste.

Gaiari lotuta:

Denona, baina ez denontzat, Euneiz unibertsitateari buruzko erreportajea.