argia.eus
INPRIMATU
“Eukaliptoaren aurkako brigadak” sortu dituzte Galizian
  • Verdegaia elkarteak hauspotuta eta boluntarioez osatuta, apirilaren 21ean “eukaliptoaren aurkako brigadak” martxan jarriko dira Galizian. Biodibertsitatea berreskuratzea eta gehiegizko eukalipto landaketei aurre egitea dute helburu.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko apirilaren 11
Lousameko Froxán mendiko lanak (Arg: Plaza Pública)

Eukaliptoaren industriak indar handia dauka Galizian: baso eremuaren %20 okupatzen du, eta azken 17 urteetan %65 hazi da landaketa. Espainiako Ingurumen Ministerioak asteburuon salatu du industriak “kontrola galdu” duela, eta eskatu du eukaliptoa “espezie inbaditzaile” gisa kalifikatzea, eragiten duen kalteagatik eta “basoetako suteak eragiteko sortzen duen arriskuagatik”.

 Horregatik, Eukaliptoaren Aurkako Brigadek Galiziako pertsonak antolatu nahi dituzte mendiaren zainketari, erretako baso eremuen berreskuratzeari eta suteen prebentzioari auzolanean ekiteko.

Verdegaiak azaldu du lehentasuna emango dietela “suteak izateko aukera gehien duten eremuei eta habitat naturala edo desagertzeko zorian dauden espezieak dituztenei”. Lousameko Froxán eremu babestuan egingo dute lehenengo ekintza, eta bertako eukaliptoa tokiko landare espezieekin ordezkatuko dute.