argia.eus
INPRIMATU
Eukaliptoa kendu, ametza landatzeko
  • Jaizkibel mendiko habitata berreskuratzeko lanak iragarri dituzte: 3,13 hektarea hartzen duten 1.200 eukalipto zuhaitz bota eta bertako espezieak landatuko dituzte leku horretan, nagusiki ametzak.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 28a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzuak hartu du egitekoa bere gain: urtea bukatu aurretik, eukaliptoak moztu, menditik kendu eta bertako hostozabalak landatzea dute helburu, hau da, espezie exotikoak hartutako sailak lehengora ekartzea.

Hondarribiko Udaleko Ingurumen zinegotziak gogoratu duenez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena du Jaizkibel mendiak, eta beraz kontserbazio neurriak dagozkio.