Haserrea eragin du Japonian, gobernuak argitaratu duen txosten batek. Bertan, 1948 eta 1996 urte bitarte bederatzi urteko umeak haien baimenik gabe operatu eta esterilizatu izana onartu du, besteak beste.
1948 eta 1996 urte bitarte Japoniako gobernuak bederatzi urteko 16.500 ume haien baimenik gabe operatu eta esterilizatu zituztela onartu du, argitaratu berri duen txosten baten bitartez. 400 orrialdeko txostena da, eta "kalitate txarreko ondorengoak" ez jaiotzea eta amaren bizitza eta osasuna babestea helburu zuen eugenesia legeaz dihardu.
Biktimek martxan jarritako kanpainak agerian utzi du estatu japoniarrak tratu txarrak eman dizkiela desgaitasunak eta egoera kronikoak dituzten pertsonei.
Kalte-ordainak
Biktima batzuek kalte-ordainak jasotzeko aukera izan dute. Izan ere, lau epaitegik biktimen alde egin dute, beste gehienek, ordea, gobernuaren alde, hogei urteko preskripzioa gaindituta dagoela esanez.