1970an Burgoseko tribunal militar batek ETAko 16 militante epaitü zütüan: Burgoseko auzia bezala ezagütürik da. Haietako seik hiltze kondena bat üken züen. Epaiketa hasi aitzin, ETAko komando batek Eugen Beilh aleman kontsula bahitu züen Donostin. Berantago jakin zen Montoriko apezetxean gorderik egon zela.
Historia hori kontatzen deiziegü Jean Louis Davant-en lekükortarzünarekin eta frantses irratiko artxiboekin: