argia.eus
INPRIMATU
Eudelek udalei banaturiko 300.000 maskaretan akatsak agertu dira
  • Maskara batzuek akatsak dituztelako, udalei banaturiko 300.000 maskarak erretiratuko ditu Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak. Informazioaren berri eman du EITBk.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 25

Aste honetan udalei banaturiko maskarak erretiratu beharko ditu Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak. Astelehenetik aurrera egingo du hori, EITBk jakitera eman duenez. Hain zuzen, herriko etxeei doan banaturiko 300.000 maskaretan akatsak agertu dira –oihalari eusten dioten gomak askatuta dira edo hausten dira–.

Maskarak kontrolatu eta akatsik gabekoak berriz banatuko ditu Eudelek. Bizkaian 145.000 banatu zituzten, 107.000 Gipuzkoan eta 43.750 Araban.