Euskal Herriko eta Palestinako hainbat musikari, kantari eta bertsolari bilduko ditu Askapenak antolatu duen Elkartasunez ekimenak. Besteak beste, Stockholm S, Uxue Alberdi, Txuma Murugarren, Fredy Paia, Indarrap, Fermin Muguruza checkpoint-rock, Porrotx eta Fermin Valenciak eta Palestinatik etorritako DAM, Basel Zayed eta Nabil Monsour musikariek eta bi bertsolarik hartuko dute parte emanaldi ezberdinetan. Lehenengoa Laudion izango da, etzi. Amaiera berriz, azaroaren 7an emango zaio Altsasun, Internazionalista Egunean. Ekimenak Pacbi manifestua du oinarri.