argia.eus
INPRIMATU
Etxeu Nahi Eguna antolatuko dute Getarian Espainiako itsas armadaren egonaldia salatzeko
  • Elkanoren Zeruertza egitasmoaren barruan, Espainiako itsas armadaren Juan Sebastian Elcano ontzia Getariako portuan egongo da datorren asteburuan. Horrekiko desadostasuna agertzeko Etxeu Nahi herri mugimendua sortu dute.

Artzape getariarron topagunea 2019ko ekainaren 29a
Militarren etorrera salatzeko ekimenen artean 'kamiseta horien uholdea' antolatu dute

Honek bultzatuta, Etxeu Nahi Eguna egingo dute hurrengo larunbatean, uztailaren 6an. Iragarri dutenez, “kamiseta horien uholdea”, batukada, herri bazkaria, bertso poteoa eta bestelako ekintzak izango dira.

Egun horri begira, kamisetak eta ikurrinak jarriko dituzte salgai astelehenetik ostiralera, uztailak 1 eta 5 artean, 18:00etatik 20:00etara.

 

 

 

Etxeu nahi egunaren kartela.