Donostiako Gros auzoan etxerik gabeko pertsona bat gorpu aurkitu dute banku baten atarian, Naiz-ek informatu duenez. Gau hotza izan da, 5ºC-tik behera jaitsi dira termometroak.
Kalean lo egiten zuen pertsona bat hil da Donostiako Gros auzoan, Secundino Esnaola eta Larroca Aita kaleek bat egiten duten lekuan dagoen bankuan. Autopsiak adieraziko ditu heriotzaren arrazoiak.
Donostian gutxienez 200 pertsona daude etxerik gabe iaz SOS Arrazakeriak kalkulatu zuenez. Instituzioei "beste alde batera" begiratzeari uzteko eskatu zioten.
Etxerik gabekoen egoera gizarteratu asmoz, hainbat lagunek Kaletika izeneko irratsaioa egin dute. Lotura honetan daude entzungai.