argia.eus
INPRIMATU
Etxeratze agindua indargabetzea eskatu du Nafarroako fiskaltzak
  • Neurriak ez du babes juridikorik behin alarma egoera bertan behera egonik, fiskaltzaren ustetan. Erabakia Nafarroako Auzitegi Nagusiaren eskuetan dago.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 10

Etxeratze aginduak oinarrizko eskubideei eragiten die, eta ondorioz, “salbuespen legediaren bidez baizik ezin du izan estaldura legalik”, adierazi du fiskaltzak. Nafarroako Gobernuak alarma egoera osterako hartu dituen neurri murriztaileetatik hori da fiskaltzak errefusatu duen bakarra. Egun, etxeratze agindua gaueko 23:00etatik goizeko 6:00ak artekoa da. Edonola dela, gobernuak hartutako neurrien legezkotasunaren inguruko erabakia Nafarroako Justizia Auzitegiaren eskuetan dago. Asteartera arteko epea du auzitegiak ebazpena emateko.