Nafarroako Gobernuak 23:00etatik 6:00etara mantendu nahi zuen etxeratze agindua bertan behera utzi du Auzitegi Nagusiak, neurria ez dela proportzionala argudiatuta.
Ostalaritzako terrazen ordutegi muga ere bertan behera geratu da, etxeratze aginduari lotutako neurria delako.
Etxeratze agindua arrazoitzeko, jendea pilatzea eta kalean edatea saihestu nahi duela esana du Gobernuak. Hori araudi arrunta erabiliz betearazi daitekeela erantzun du auzitegiak, pandemia baino lehen ere hala egiten baitzen. Etxeratze agindurako justifikaturiko beharra ez da harturiko neurriarekiko proportzionala, ebazpenaren arabera.
Nafarroako Gobernuak helegitea jartzeko aukera du orain, Auzitegi Gorenean.