argia.eus
INPRIMATU
Etxeratek salbuespen politikak salatzeko giza kateak iragarri ditu abuztuaren 7rako
  • Beste urte batez eskatuko dute euskal presoen salbuespen politikak bertan behera uzteko. Dei egin dute Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan mobilizatzera.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 11
2020an Zarautzen egindako mobilizazioa. / Argazkia: Urola Kostako Hitza, Aritz Mutiozabal.

Etxerat Elkarteak zabaldu du datorren mobilizazioetarako data: abuztuaren 7a. “Salbuespen politikari stop! Etxean eta bizirik nahi ditugu!” lemapean hiru herrialdeetako hondartzetan giza kateak osatuko dituzte, beste behin.

Eguerdi aldera jarri dute hitzordua, herri zein hondartza hauetan:

Lapurdin:

Hendaia, 11:00etan Kasino Zaharrean

Bizkaian:

Muskiz-Zierbena, 12:00etan Aparkalekuan

Bakio, 12:30ean Bentako Plazan

Mundaka, 13:00ean Laidatxun

Laida, 12:00etan Kanpinaren aurrean

Laga, 12:00etan hondartzan

Ea, 13:00ean Frontoian

Lekeitio, 12:00etan Abadi moilan

Ondarroa, 12:00etan Alamedan

Gipuzkoan:

Donostia, 12:00etan Nautikoan

Hondarribia, 12:00etan hondartzako parkinean

Mutriku, 12:00etan Danborrian

Orio, 12:00etan autopista azpiko zubian

Zarautz, 12:00etan Musika Plazan

Deba, 12:00etan Ondargainan