Etxepare Euskal Institutuak 1,3 milioi euro –bere aurrekontuaren %48– bideratuko ditu euskal sortzaileen lanak nazioartean sustatzeko. 751.359 euro euskal kultur ekoizpenak atzerrian sustatzera bideratuko dira, eta 600.000 euro nazioarteko hainbat unibertsitatetan irakurle programak, katedrak eta bekak finkatu eta sortzera. Eskaerak egiteko epea apirilaren 23an amaituko da.