argia.eus
INPRIMATU
Etxeko telebistetara jauzi egin du Kanaldudek eta webgunea berritu dute
  • Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute. Edukiak nahieran ikusteko esperientzia hobetu dute, itxura intuitiboagoa emanez eta ikus-entzunezkoen kalitatea hobetuz.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko maiatzaren 05

Gainera, webgunearen azpiegitura hobetu dute memento berean ikusle gehiago errezibitu ahal izaiteko. Orain Elhuyar fundazioarekin lanean dihardute, adimen artifizialaren bidez, instanteko euskarazko azpi-idatziak sortzeko.

Kanaldude Telebista etxean ikusteko box-a berrabiatu beharko da lehenik; ondotik automatikoki ageriko da Orange 358, Bouygues 339 eta Free 948 kanaletan.

Kanaldudeko lantaldea.

Pantxika Maitia Kanaldudeko langilea izan da Euskal Irratietako gonbita: