argia.eus
INPRIMATU
Etxeko langileentzako erresistentzia kutxa sortu dute Oarsoaldean
  • Oarsoaldeako mugimendu feministaren eta SOS Arrazakeriaren artean “sistemari gutxien axola zaizkion emakumeei” zuzendutako erresistentzia kutxa abiatu dute, etxeko alokairua edo elikagaiak ordaindu ahal ditzaten.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko maiatzaren 11
(Argazkia: Ecuador Etxea)

Bi elkarteek 250 emakume baino gehiagorekin hitz egin dutela eta 40 kasu “muturreko egoeran” daudela adierazi dute. Zenbait instituziok horren berri badute ere, protokoloek emakume horiek diru-laguntzak jasotzea galarazten dutela diote.

Hori horrela, Oarsoaldeko zenbait negoziotan itsulapikoak jarri dituzte beharrizan handia dutenentzat dirua lortzeko, baina bigarren parte bat ere planteatu dute: jendeari, elkarteei eta kolektiboei elkartasuna eskatzea kutxa eratzeko. Hori horrela, biztanleriari elkartasuna eskatu diote.

Donazioak “Cui-dandonos” web orrialdean egin daitezke, edo Oarsoaldeko negozioetako kutxetan. Zein komertziotan dauden jakiteko #oarsoaldekoerresistentziakutxa eta #cui-dandonos traolak erabilita jakin daiteke.