argia.eus
INPRIMATU
Etxegabetzeak ez direla eten salatu dute Barakaldon, Amaia EgaƱaren heriotzaren bigarren urteurrenean
  • Bi urte pasa dira Amaia Egaña barakaldarrak bere buruaz beste egin zuenetik, etxetik kaleratua izateko arriskuan zegoenean. Kontzentrazioa egin zuten ostiralean efemeridearekin bat eginez.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 12a

Gertakariak hamar ordutan 15.000 lagun etxegabetzeen aurka kalera ateratzea lortu zuen. Bi urte geroago, berriro egin dute protesta Barakaldoko Justizia Jauregiaren aurrean.

Herrikolore webguneak jaso duen bideoan kontzentrazioko irudiak ikus daitezke: