argia.eus
INPRIMATU
Etxegabetzeen aurkako manifestazioa egin dute Bilbon, gizon batek bere buruaz beste egin ostean
  • Auzo elkarteek eta etxegabetzeen aurkako kolektiboek deituta, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten atzo Bilbon. Goizean, Ibarrekolanda auzoko 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen, ordezkari judizialak etxegabetze aginduarekin joan zitzaizkionean.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko martxoaren 07a
Etxegabetzeen aurkako kolektiboek legedia aldatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari. (Argazkia: Bilbokobranka.info)

Gizonak bere etxeko leihotik egin zuen salto. Alokairua ordaindu ez zuela-eta joan zitzaizkion bila ordezkari judizialak, lekukoekin hitz egin zuten hedabideen arabera.

Iluntzean egindako manifestazioa amaitzean, Javier Muñoz Bizkaiko Etxegabetzeak Stop taldeko ordezkariak legedia aldatzeko eskatu zion Espainiako Gobernuari, "astean suizidio bat" gertatu ez dadin.

Bestalde, etxea ordaintzeko arazoak dituzten herritarrei eskatu die Etxegabetzeak Stop moduko taldeekin harremanetan jartzeko, babesa eta aholkularitza jaso ahal izateko.